ERRAUTSAK

Antzezlana

> Dossierra jeitsi (970 Kb)

SINOPSIA

Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian.
Hamlet, gaur eta hemen.
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan.  Baina
erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da hauzia.

“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatzen dugu, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du .
Hamlet, gurea...

ZUZENDARITZA

Ximun Fuchs

1974-an sortu den antzerkilari, taula zuzendari eta musikaria da. Le Petit Théâtre de Pain antzerki troparen partaide da. Euskal herria, Frantzia zein europa zeharkatzen du bere obrekin: «Le Siphon» (antzezle eta zuzendari), «Le Cabaret» (musikari eta aktore ). Juglarea puta eta eroa antzezlanarekin Donostia saria irabazi  du (aktore) Errautsak ikuskizunarekin baita (aktore eta zuzen-dari).

IDAZKERA

Nik, Xabier Mendiguren, idazle naizen aldetik, ene artista ibilbidean desafio moduan bizi dut obra honetan izango dudan esku hartzea. Batetik, talde-lanean ariko naizelako: narrazioen eta antzerkien idazlea izan naiz, bibliografia zabalaren egilea, baina beti bakarka aritu naiz; ongi ala gaizki, nihaur naiz ene lanen erantzule bakar; orain, aldiz, esperientzia zabala eta antzerki ezagutza sakona duten aktore eta zuzendari batzuekin ariko naiz: uste dut badudala zerbait emateko, baina era berean asko dut jasotzeko, eta elkarlan horrek beste modu batean lan egitera behartuko nau.

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964)

Filologoa ikasketaz eta editorea lanbidez. Idazle gisa 50 liburu baino gehiago kaleratu ditu, genero gehienetan: ipuin, eleberri, haur eta gazte literatura, artikuluak, autobiografia... Antzerkiaren arloan hauek dira argitaraturik dituen liburuak:

  • Kanpotarrak maisu / Kultur ministrariak ez digu errukirik (1987, Susa).
  • Publikoari gorroto (1987, Euskaltzaindia).
  • Pernando, bizirik hago oraindio (1989, Euskaltzaindia).
  • Ankerki (1993, Elkar).
  • Garai(a) da Euskadi (1993, Kutxa Fundazioa)
  • Hilerri itxia (1995, Euskaltzaindia).
  • Telesforo ez da Bogart (2003, Kutxa Fundazioa).
  • Heroien gaua / Amodioaren ziega (2004, Artezblai).
Urtarrilak
NOIZ HERRIA
Urtarrilak 23 osteguna Santurtzi
Urtarrilak 24 ostirala Tolosa
Urtarrilak 25 larunbata Hondarribia
Urtarrilak 26 igandea Arrasate
Urtarrilak 31 ostirala Basauri
Otsailak 1 larunbata Bermeo
Otsailak 2 igandea Oñati
Otsailak 28 ostirala Lekeitio
Martxoak 1 larunbata Elorrio
Martxoak 2 igandea Otxandio
Martxoak 7 ostirala Zumarraga
Martxoak 9 igandea Ziburu
Martxoak 14 ostirala Beasain
Martxoak 16 igandea Igorre
Martxoak 20 osteguna Erandio
Martxoak 21 ostirala Arrigorriaga
Martxoak 22 larunbata Biarritze
Martxoak 28 ostirala Ermua
Martxoak 30 igandea Agurain
Aprilak 4 ostirala Donibane Garazi
Aprilak 5 larunbata Markina
Aprilak 10 osteguna Eibar
Aprilak 11 ostirala Andoain
Aprilak 12 larunbata Bidarte
Aprilak 26 larunbata Aulesti
Logo Le Petit Theatre de Pain Logo Artedrama Logo Dejabu Logo HAMEKA Logo Kultur Leioa Logo Luhusoko Herria Logo Aulestiko Herria
Logo EKE Logo Euskararen Hiria Donostia Logo Bizkaiko Foru Aldundia Logo Eusko Jaurlaritza Logo Region Akitania Logo Aquitanie-Euskadi Logo Frantziako Kultur Ministerioa Logo Frantziako Kultur Ministerioa
info@artedrama.com (+34) 615 77 95 11 | leptdp@gmail.com (+33) 559 93 01 45